Jon Orbegozo nagusi Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalean

Ane Olaizola 2024ko urt. 2a, 09:22

Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalistak eta antolatzaileak. (Txarloia tenis kluba)

Azkoitian jokatutako txapelketan, urrearen kategorian, Jon Orbegozo azpeitiarrak eskuratu du lehen postua; zilarrean, Joanes Azkuek; eta brontzean, Xuban Quintana izan da garailea. 

Txerloia tenis klubak antolatuta, Udazkeneko Txapelketa Mistoko finalak jokatu zituzten abenduaren 30 goizean Txerloiko pistetan, eta urrearen kategorian, Jon Orbegozo azpeitiar jokalariak eskuratu zuen lehen postua, Unai Alkorta mendean hartu ostean. Zilarrean, Joanes Azkue Lara Martini nagusitu zitzaion, eta brontzean, Xuban Quintana izan zen garaile, Jakes Alberdiri irabazi eta gero. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide