Aretoa leporaino beteta eta ikusleen salto artean esan du agur Grises taldeak

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 2a, 12:36

Zestoako Grises musika taldeak hogei urteko ibilbidea amaitutzat eman zuen joan den larunbatean Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzertuarekin. Giroa bero, taldekide zahar zein berrien presentzian eta lagunarteko giro jatorrean eman zuen taldeak azken zuzenekoa.

Sanagustin kulturgunea leporaino beteta eta ikusleak saltoka zirela esan zion agur Zestoako Grises musika taldeak bere ibilbideari joan den larunbatean. Giroa bero, taldekide zahar zein berrien presentzian eta lagunarteko giro jatorrean eman zuen taldeak azken kontzertua. Zestoarrek, gainera, sarrera guztiak agortuta eskaini zuten ezinbestean berezia izan zen azken zuzenekoa. Emanaldian, sei diskoen errepasoa egin zuen taldeak, eta horrela, hogei urteko ibilbidea amaitutzat eman du Grisesek. 

Iazko urrian jakinarazi zuen Grisesek 2023. urtea bukatzerako ibilbidea amaituko zuela. Grisesen amaiera zela eta, GUKAk elkarrizketa egin zion uztailean taldeari.

Hemen ikus daitezke Grisesen azken kontzertuko argazki gehiago.

(Argazkiak: Kulturaz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide