Lizentziak eskuratzeko deia egin du Lagun Onak txirrindulari elkarteak

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 3a, 10:36

Lagun Onak txirrindulari elkarteko zenbait kide, artxiboko irudi batean. (Lagun Onak)

2024ko denboraldirako txirrindularitza lizentzien izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira. 

Lagun Onak txirrindulari elkarteak 2024ko denboraldirako txirrindularitza lizentziak eskuratzeko edota berritzeko deia egin die herritarrei. Lizentzien izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira. 

Lizentzia egitea edo berritzea 165 euro ordaindu beharko da, eta bi eratara egin ahalko da ordainketa. Dirua eskaera paperekin batera entregatzea izango da aukeretako bat; bigarrena, berriz, Gipuzkoako Txirrindularitza Federaziora 160 euroko trasferentzia egitea (Rural kutxa ES16 3008 0146 7748 2639 7228), gaian izen-abizenak jarrita eta justifikantearen fotokopia ekarrita edota lagunonaktxe@gmail.com helbidera bidalita. Faltako liratekeen 5 euroak eskudirutan utzi beharko dira eskaera orriarekin batera. 

Lizentzia berria egin nahi dutenek iraungi gabe dagoen NANaren bi aldeen kopiak, posta elektronikoaren helbidea, eskuko telefonoaren zenbakia eta norbere argazki bat aurkeztu beharko dituzte. Berritzea nahi dutenek, berriz, aski izango dute eskaera orria betetzearekin, betiere 2023an NANa ez bazaie iraungi. Kasu horretan, NAN berriaren bi aldeen fotokopiak ekarri beharko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide