Urtarrilaren 13an egingo dute Domusa Teknik 40 MLKen hirugarren entrenamendu saioa

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 4a, 12:33

Bigarren entrenamendu saioko irudia. (Alberto Beloki)

Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkari ezaguna izango da saioaren gidaria. 08:00etan igerilekuaren aurretik abiatu, eta Izarraitz aldean barrena egingo dute ibilbidea; guztira, hamasei kilometro izango ditu. Urtarrilaren 10a da izena emateko azken eguna.

Lehen entrenamendu saioa azaroaren 4an izan zen, bigarrena abenduaren 2an, eta badator hirugarrena: urtarrilaren 13an, larunbatez, egingo dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako prestatzeko emakumeei zuzendutako hirugarren entrenamendu saioa. Kasu horretan, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkari ezaguna izango da saioaren gidaria.

Entrenamenduan parte hartuko duten herritarrak 08:00etan elkartuko dira, igerilekuaren aurrean. Handik abiatu, eta Izarraitz aldean barrena egingo dute ibilbidea; guztira, hamasei kilometro izango ditu. Igerilekuan dutxatzeko aukera eskainiko zaie parte hartzaileei, eta ondoren, hamaiketakoa izango da; hara joaten direnek Azkorbebeitiarekin solasaldia izateko aukera izango dute.

Interesa dutenek urtarrilaren 10a izango dute izena emateko azken eguna. Berez, emakumeei zuzendutako entrenamendu saioa izango da, baina gizonek ere badute parte hartzeko aukera, betiere emakume batekin bertaratuz gero. Parte hartzeko, hemen eman behar da izena. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide