Asteartean, Realaren eta Alavesen arteko neurketan, Ligan debuta egiteko aukera izan zuen Unai Marrero atezain azpeitiarrak, Alex Remiro Realeko atezainari epaileak txartel gorria atera eta gero. Atzo, osteguna, berriz, azpeitiarrari lehen taldeko fitxa egin eta 13. dortsala eman diotela jakinarazi zuen taldeak. Remiroren zigorra tarteko, datorren asteburuan –urtarrilak 13, larunbata– Realak eta Athleticek San Mamesen jokatuko duten derbian atezain lanetan aritzeko aukera izango du Marrerok.