Azpeitia eta Zestoa artean furgoneta bat irauli da eta zirkulazioa oztopatzen ari da

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 5a, 10:30

Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, Zestoatik Azpeitirako bidean eskuineko erreia oztopatzen ari da iraulitako furgoneta, eta Ertzaintza ari da trafikoa bideratzen.

Zestoatik Azpeitirako bidean, furgoneta bat bidetik irten eta irauli egin da, eta ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen ari da. Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, 10:00 aldera gertatu da ezbeharra, eta iraulitako ibilgailua eskuineko erreia oztopatzen ari da. Ertzaintza istripuaren lekuan dago eta hura ari da trafikoa bideratzen. Zauriturik dagoenik ez du baieztatu Ertzaintzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide