Asteburuan bi film egongo dira ikusgai Soreasu antzokian: haurrentzako Doraemon: Nobitaren dinosauro berria filma, eta helduentzako Un amor filma. Doraemon: Nobitaren dinosauro berria igande arratsaldean botako dute, 16:30etik aurrera; Un amor filma, berriz, igande arratsaldean 19:30ean hasita eta astelehenen iluntzean 21:00etan hasita. Hiru saioetarako sarrerak erosgai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.
Honela dio Doraemon: Nobitaren dinosauro berria filmaren sinopsiak: "Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzulti eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma".
Eta honela dio Isabel Coixet zuzendariaren Un amor filmaren sinopsiak: "Hiriko bizimodu estresagarritik ihes egin ondoren, Nat, 30 urtekoa, La Escapa herri txikian babesten da, landa-eremuko Espainia sakonenean. Kaleko txakur bat duen landetxe batean, neska gaztea bere bizitza bideratzen saiatuko da. Etxea alokatzen dion pertsonaren etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Nat behartuta dago bere bizilagun Andreasek egiten dion sexu proposamen kezkagarri bat onartzera. Topaketa bitxi eta nahasi honek pasio obsesibo eta gaindiezin bat sortuko du, Nat erabat bilduko duena eta bere ustez den emakume mota zalantzan jarriko duena".