Dagoeneko autoentzako itxita dago 1766ko Matxinada kalea, anbulatorio ondoko zubiaren obrak tarteko

Maialen Etxaniz 2024ko urt. 8a, 10:28

Matxinada kalea, autoentzako itxita. (Maialen Etxaniz)

Gaurtik aurrera, itxita egongo da 1766ko Matxinada kalea autoentzat. Udalaren arabera, bi hilabete inguruz egongo da itxita errepidea. 

Gaur goizean hasi dira 1766ko Matxinada kaleko obrekin. Hain zuzen, anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak gauzatuko dituzte, eta arrazoi hori dela-eta itxi dute eremua. Aurreikuspenen arabera, bi hilatebe eta erdiz egongo da itxita autoentzako 1766ko Matxinada kalea. Kale horretako bizilagunek izango dute joan-etorrirako aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide