Gabonen bueltako ekintzak eta hitzorduak igaro berritan, sansebastianetarako prestatzen hasteko garaia iritsi da. Ostegunean, hilaren 11n, egingo dute helduen danborradarako prestatzeko lehen entsegua, Izarraitz pilotalekuan. Aurten, hiru entsegu egingo dituzte, hilaren 11n, 16an eta 17an, hain zuzen. Saio guztiak Izarraitzen izango dira, 21:00etatik 22:00etara.
Haurren entseguak, hurrengo astean
Haurren danborradarako entseguak pixka bat beranduxeago hasiko dira. Aste honetan ez dute saiorik egingo, eta datorren astean egingo dituzte hiru entseguak, hilaren 16an, 17an eta 18an. Eskoletako haurren saioak ere Izarraitzen izango dira, 16:00etatik 16:45era.