Gero eta hurbilago daude azpeitiarren San Sebastian festa kuttunak, eta azken urteetan bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak bandera igoera zein jaitsiera udaletxeko balkoian gozatu nahi dutenen artean zozketa egingo du.
Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik (bi egunetan izena emateko aukera dago). Zortzi herritarrek irabaziko dute saria eta lagun bana eraman ahal izango dute.
Hori horrela, urtarrilaren 17an 10:00etan izango da zozketan izena emateko azken aukera. Parte hartzeko, udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943-15 70 68 telefonora deitu behar da, honako datuak adieraziz: izen-abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat.