Alex Aizpuru 'Kaxe'-k Sestao River taldearekin sinatu du

Intza Trula 2024ko urt. 9a, 10:00

Alex Aizpuru 'Kaxe' partida batean. (Atletico Balear)

Azpeitiko futbolariak, UD Ibiza taldearekin zuen kontratua amaituta, Sestao River taldearekin sinatu du. Lehenengo RFEF mailan jarraitzea du helburu taldeak.

UD Ibiza taldea utzi berri du Alex Aizpuru 'Kaxe'-k, eta Sestao River taldearekin jokatuko du aurrerantzean, taldeak atzo jakinarazi zuen moduan. Neguko merkatuko lehen fitxaketa izan da azpeitiarra, eta taldeak lehenengo RFEF mailan jarraitzea duen erronkan bultzada izango da (lehengo 2.B maila).

Kaxe aurrelaria da, nahiz eta erdilari moduan ere jarduten duen. Bigarren mailan ibilbide oparoa du azpeitiarrak; Ponferradina taldean eta UD Ibiza taldean jardundakoa da. Lehen RFEFa ere gertutik ezagutzen du; izan ere, 2021-22 denboraldian Sabadellen jokatu zuen, eta aurrekoaren lehen erdian Mallorcako Atletico Balear taldean jokatu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide