Abenduaren 31n Urtezaharretako Mus Txapelketa jokatu zuten Loiola auzoko Loiolatxo elkartean. Era horretan, ohitura zaharrari heldu zioten loiolatarrek beste behin. Hogei bikotek parte hartu zuten karta jokoan, eta onenak izan zirenen artean lau sari banatu zituen elkarteak.