Dagoeneko ikusgai dago Irudhitzen lehiaketaren erakusketa. Hain zuzen, UKTk Sanagustin kulturgunean jarri ditu erakusgai Irudhitzen lehiaketaren zazpigarren edizioko argazkiak eta nabarmendutako hamabi testuak.
2024. urteko egutegia osatzeko bidean, Uztarriak Julen Galarraga, Leire Larrañaga, Unax Larrañaga, Alazne Zinkunegi, Erik Aznal, Miren Mendizabal eta Kris Fernandez azpeitiarren kolaborazio bidez osatu ditu argazkiak.
Ondoren, argazki horiei hitzak jartzeko lehiaketa egin zuen Uztarriak, eta Yolanda Rodruiguez, Oier Etxeberria, Ane Intxaurburu, Miren Puertas, Ane Borda, Kimetz Zelaia, June Larrañaga, Ibai Uranga, Ixabel Jauregi, June Olaziola, June Rubio, Naiara Iriarte, Ekaitz Urbieta, Ane Larrañaga eta Irati Astiazaran herritarren lanak aukeratu ditu egutegian argitaratzeko. Argitaratutako hamabi lanetatik Oier Etxeberriaren testua izan da irabazlea.
Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanen artean aukeratutako hamabi irudi eta testurekin osatutako 2024ko egutegi hori datozen egunotan jasoko dute Uztarriaren bazkideek. Sanagustin kulturgunean egongo dira ikusgai aurtengo irudiak eta testu nabarmenduak, urtarrilaren 12ra arte.