Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak kontratua berritu du Aspe pilota enpresarekin. Atzo jakinarazi zuen berria Aspek. Hain zuzen, hainbat pilotariren kontratu berritzeak jakinarazi zituen. Guztira hiru atzelarik eta bi aurrelarik berritu dituzte kontratuak. Xabi Tolosak, Iñigo Bikuñak, Javier Zabalak eta Xabi Erostarbek bi urtez luzatu dute Eibarko enpresarekin duten lotura. Azpeitiko aurrelariak, berriz, urtebete gehiago jarraituko du.
Honako hau da Egigurenen palmaresa:
- 2023ko Promozioko Lau eta Erdiko txapeldunordea.
- 2022ko Promozioko Lau eta Erdiko txapeldunordea.
- 2021eko Promozioko Buruz Buruko txapeldunordea.
- 2020ko Lau eta Erdiko Promozioko txapeldunordea
- Gipuzkoako Herriarteko Txapelduna Azpeitiarekin 2018an, 2017an, 2016an eta 2015ean.