Sarek deituta zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak jarri dituzte

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 9a, 12:49

Urtarrilaren 13ko mobilizaziora deitzeko kartela. (Sare)

Orkatzen, Berdien eta Nizan eman daiteke autobuserako izena. Presoen aferaren konponbidea aldarrikatuko duen mobilizazioa 16:00etan hasiko da Casillatik, eta hara joateko autobusak 14:30ean irtengo dira anbulatorio aurretik.

Datorren zapatuan, urtarrilaren 13an, izango da Bilbon presoen aferaren konponbidea aldarrikatzeko urteroko manifestazioa. Sarek Konponbiderako giltzak leloarekin antolatu du aurtengo mobilizazioa, izen bereko kanpainaren azken ekitaldi gisa.

Zapatuan Azpeititik Bilbora joan nahi dutenentzat autobusak jarri dituzte aurten ere. Orkatzen, Berdien eta Nizan eman daiteke egunotan autobuserako izena. Ohi baino ordubete lehenago hasiko da Bilboko mobilizazioa; horrela, 16:00etan abiatuko da manifestazioa Casillatik, eta hara joateko autobusak 14:30ean irtengo dira Azpeitiko anbulatorio aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide