Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Eskaladaren hastapenak

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 09:35

Aste honetan hasi da Uztarria bazkideei urtarrileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak zenbaki berrian, eta horien artean da eskaladaren hastapenei eskainitakoa. Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendi Astearen barruan, hitzaldia eskaini zuten Azpeitiko eskaladaren hastapenak ezagutu zituzten Krispin Agirrek, Josu Arrietak eta Xabier Eizagirrek. Haien adierazpenekin osatu du erreportajea Uztarriak. 

Azpeitiko eskaladaren hastapenak ezagutu zituzten Krispin Agirrek, Josu Arrietak eta Xabier Eizagirrek. 1980ko hamarkadaren bueltan hasi ziren eskalatzen, Izarraizko harrobian. Kirol kuttun horrek munduan zehar bidaiatzeko aukera eskaini zien. Orain, argazki zaharrak digitalizatu eta kontu zahar zein berriak elkarbanatu dituzte herritarrekin. "Kanterako ametsak" gogoan, eskalada "ikaragarri" aldatu dela diote. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide