Zozketa

Benizzeren eta Ke Leporen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 17:45

Emanaldia 22:30ean hasiko da larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean.

Benizzek eta Ke Lepok, Egun Euskal Herriko elektronika panoramako erreferente interesgarrienetako bik, kontzertua emango dute urtarrilaren 13an, larunbatez, Sanagustineko arkupean, 22:30ean hasita. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean emanaldi horretarako. Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide