Urte berria hastearekin batera, etzi egingo dute haurren filosofia tailerreko laugarren saioa. Iaz egin zituzten hiru saio, eta datozen hilabeteetan egingo dituzte falta direnak: larunbatean, otsailaren 3an eta martxoaren 2an. Tailerrak jolasaren bidez pentsatzeko eta hausnartzeko denbora hartzea du helburu, eta bigarren urtez jarraian antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Jakinmin elkarteak elkarlanean, lehenengo edizioko arrakasta ikusi ostean.
LH3tik LH6ra arteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutakoa izango da, eta saio guztiak 17:00etatik 18:30era egingo dituzte, Basazabal formazio zentroan.
Geratzen diren saioetan izena eman nahi dutenek horretarako aukera zabalik dute oraindik 943-25 50 06 zenbakira deituta edo hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzita.