Larunbatean ISB ikustera joateko autobusaren irteera ordua atzeratu dute

Intza Trula 2024ko urt. 11a, 10:17

Juaristi ISBko partida baten irudia. (Mikel Amenabar)

Zaleek horrela eskatuta irteera 16:15ean izango da Azpeititik eta 16:30ean Azkoititik. Gaur eguerdira arte eman ahal izango da izena autobusean.

ISBk larunbatean Zornotzaren aurka jokatuko duen partida ikustera joateko autobusa antolatu dute, eta zaleek horrela eskatuta autobusaren irteera orduak atzeratu dituzte: 16:15ean aterako da Azpeitiko anbulatorioaren aurretik, eta 16:30ean jasoko ditu Azkoitiko Julio Urkijoko geltokian dauden zaleak. Interesdunek autobusean izena emateko aukera izango dute gaur eguerdira arte.

Hori horrela, autobusean izena emateko 688 65 71 19 telefonora idatzi beharko da. Hamabost urtetik gora dituzten herritarrentzat partida ikusteko sarrerak hamabost euro balioko ditu; hortik beherakoek bi euro ordaindu beharko dituzte. 18:30ean hasiko da partida Zornotzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide