Gutuna

Sei urte pentsio duinen alde borrokan

Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataforma 2024ko urt. 11a, 16:00

Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarretaratze bateko irudia. (Nerea Uranga)

Sei urte bete dira pentsio duinen alde borrokan hasi zirela. Urtarrilaren 15ean, Lortutakoa ospatzen dugu, falta dena lortuko dugu lelopean elkarretaratzea egingo dute Euskal Herriko plazetan, 12:00etan. Azpeitian Azoka plazan izango da. Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen plataformak urtemugaren harira helarazitako gutuna da honakoa.

Sei urte bete dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua pentsio duinen alde borrokan hasi zela, baita Azpeitiko Jubilatu eta Pentsiodunen Plataforma ere. Urte hauetan zehar herritar mordoak egin du bat plataformen hitzorduekin, eta urteurrena ospatzeko asmoz, Lortutakoa ospatzen dugu, falta dena lortuko dugu lelopean elkarretaratzea egingo dute Euskal Herriko plazetan, 12:00etan. Azpeitian Azoka plazan egingo dute. Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen plataformak urtemugaren harira helarazitako gutuna da honakoa:

"Bada zerbait. Ez gara makalak. Sei urte daramatzagu pentsio duinak eskatzen jubilatu eta pentsiodun guztientzat. Sei urte gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izan behar dutela aldarrikatzen. Sei urte igaro dira pentsioak %0,25 igoko zizkigutela esan zigutenetik, bizimoduak gora eta gora egiten zuen bitartean. Sei urte, "nahikoa da!" esan eta zerbait egin behar genuela ikusi genuenetik. Eguzki hotz eta euriak izan ditugu, baina hor jarraitu dugu tinko, geure pankarta, mikrofono eta aldarriekin. Sei urte, dozena erdi urte, alajaina. Hori ospatu egin behar denez, datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean, berriz elkartuko gara, eta modu kolaboratiboan bertako batzuek egindako patata tortilak jango ditugu trago batekin. Jubilatu eta pentsiodun asko gara Euskal Herriko herri askotan elkartzen garenak, gaia mahai gainean egon dadin saiatu eta lortu dugunak, eta hainbat lorpen ere izan ditugunak. Elkarretaratzeekin jarraituko dugu gutxieneko 1.080 euroko pentsioa lortu arte. Animatu eta etorri zuek ere. Astelehenak ederragoak izango dira zu ere gurekin elkartzen bazara".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide