Gaur zortzi hasiko dira sansebastianak Azpeitian. Urtarrilaren 19an egingo den helduen danborradako 30 taldeek atzo egin zuten aurtengo lehen entsegua, Izarraitz pilotalekuan; lehen saioa izateko danbor jotzaile asko bildu zen. Ia ordubeteko saioa egin zuten.
Hiru entsegu egingo dituzte helduek, datozen biak datorren asteartean eta asteazkenean izango dira, 21:00etatik 22:00etara, Izarraitz pilotalekuan.
Haurren entseguak, datorren astean
Haurren danborradarako entseguak datorren astean egingo dituzte. Aste honetan ez dute saiorik egin, eta datorren astean egingo dituzte hiru saioak, asteartean, asteazkenean eta ostegunean. Haurren hamar taldeetako danbor jotzaileen saioak ere Izarraitzen izango dira, 16:00etatik 16:45era.