Zozketa

Benizzeren eta Ke Leporen kontzerturako sarrerek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 12a

Peio Aizpuru eta Egoitz Azkoitia dira Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitzen irabazleak. Emanaldia bihar izango da, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.

Benizzek eta Ke Lepok, egungo Euskal Herriko elektronika panoramako erreferente interesgarrienetako bik, kontzertua emango dute bihar, larunbatez, Sanagustinpeko arkupean, 22:30ean hasita. Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean emanaldi horretarako. Honako bazkide hauek dira sarreren irabazleak: Peio Aizpuru eta Egoitz Azkoitia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide