Sansebastianak 2024

Sansebastianen inguruko egunkari berezia banatuko du Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 13a, 10:00

San Sebastian festen atarian, jaien inguruko egunkari berezia kaleratuko du Uztarria Gukak. Azpeitiar guztiek asteartean etxez etxe jasoko dute gehigarri berezia, eta bertan, elkarrizketak, erreportajeak eta iritzi artikuluak irakurri ahal izango dira.

Hastear dira sansebastianak, eta horien atarian, jaien inguruko egunkari berezia egin du Uztarria Guka komunikazio taldeak. Astelehen goizean hasiko dira egunkaria banatzen, eta azpeitiar guztiek jasoko dute gehigarri berezia haien postontzietan. 48 orri ditu San Sebastian festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu komunikazio taldeak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, argazki bildumak eta festen egitaraua, besteak beste.

Gehigarriaren azaleko irudia Olatz Aguado ilustratzaileak sortu du, Pepe Gil, Aitor Rodriguez eta Jabier Zabaleta argazkilarien irudiak baliatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide