Egun gutxi batzuk falta dira Azpeitiko kaleak danbor festan murgiltzeko, eta San Sebastian egunez haurren danborradan zuzendari lanetan ariko diren gaztetxoak hasi dira dagoeneko prestaketetan murgiltzen. Maria Sarasua, Janis Larrañaga, Markel Segurola eta Amets Olaizola dira zuzendarietako lau, eta beren esperientzia azaldu dute bideo honetan. Guztiak ere "gogoz" daude danborradaren eguna iristeko.