Arto gorria ezagutzeko tailerra egin dute gaur, igandea, Ekoetxean, familiei zuzenduta. Hain zuzen ere, 10:30etik 12:00etara bitartean egin dute saioa. Arto gorria izan da tailerreko protagonista, eta bere historia ezagutzeaz gain, artaburuak aletzen nahiz arto irina eta taloak egiten ikasi ahal izan dute parte hartzaileek. Oihana Unanuek eta Amaia Aierbek hartu dute parte saioan.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)