Sansebastianak 2024

Sansebastianei buruzko galdera-erantzunen jokoa jarri du martxan gaur Uztarria Gukak

Erredakzioa

Osteguneko eguerdira arte dute herritarrek hamar galderei erantzuteko aukera. Galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Kontxi arrandegiko arrainez eta itsaskiz osaturiko otarrea zozkatuko du Uztarria Gukak.

Jakin badakigu sansebastianetan danborra jotzen artista zarela, baina zenbat dakizu festan parte hartzen duten taldeei buruz? Uztarria Gukak lehiaketa berezia jarri du martxan gaur: Azpeitiko San Sebastian festen inguruko galdera-erantzunen jokoa. Hain zuzen ere, jaian danborra edo barrika jotzen duten 30 taldeen inguruko 10 galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek.

Osteguneko 12:00etara arte izango da martxan lehiaketa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Kontxi arrandegiko arrainez eta itsaskiz osaturiko otarrea zozkatuko du Uztarria Gukak.

Animatu, eta parte hartu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide