Zozketa

'Txapasen kaxa magikoa' liburu-diskoa zozkatuko du Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 12:06

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa liburu musikatua zozkatuko du Uztarria Gukak bazkideen artean. Disko-liburu berria azaroan aurkeztu zuten Zarautzen. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide