Sansebastianak 2024

Zuzeneko saio berezia eskainiko du Gukak San Sebastian bezperan

Erredakzioa 2024ko urt. 15a, 13:16

21:30ean hasita, sansebastianei lotutako hainbat erreportaje izango da ikusgai Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan. Ondoren, 22:00etatik aurrera, Azpeitiko danborradako zuzeneko irudiak eskainiko ditu komunikazio taldeak. 23:15ean hasiko da zuzeneko saio berezia, Nerea Arakistainek eta Iñaki Odriozolak aurkeztuta. Iaz bezala, plazara jaitsiko da Maialen Etxaniz, herritarren adierazpenak jasotzera. 

Sansebastianetarako prest dago Azpeitia, baita Guka ere. Azken urteetan bezala, urtarrilaren 19an, zuzeneko saio berezia eskainiko du Gukak Azpeitiko plazatik. 21:30etatik 22:00etara sansebastianei lotutako erreportajeak izango dira ikusgai Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan, eta , 22:00etatik aurrera , danborrada zuzenean ikusteko aukera izango da. Ondoren, 23:15ean hasita, zuzeneko berezia eskainiko du komunikazio taldeak, Azpeitiko udaletxetik.  

Aurten, Iñaki Odriozola eta Nerea Arakistain arituko dira aurkezle lanetan, eta hainbat gonbidaturen bisita jasoko dute. Gainera, iaz bezala, plazara jaitsiko da Maialen Etxaniz, eta bertatik bertara jasoko ditu herritarren adierazpenak.  

ZUZENEKO SAIO BEREZIA

Urtarrilaren 19an, 21:30ean hasita, Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide