Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta Azpeitiko kaleak berriz ere danbor-jotzailez gainezka ikusteko, iristear baitira aurtengo San Sebastian festak. Gaur, 19:00etan, ostiralerako, larunbaterako eta iganderako prestatutako egitarau oparoaren berri eman dute udal ordezkariek eta helduen nahiz haurren danborradetako taldeetako hainbat kidek. Azpeitiarrek –eta jaiez gozatzera hurbildu nahi duen orok– bandera igoeraz, helduen zein haurren danborradaz, kalejiraz eta sokamuturraz gozatzeko beta izango dute hiru egunetara luzatuko diren jaietan.
San Sebastian bezperan 1.600 herritar inguruk parte hartuko dute helduen danborradan, 30 taldetan banatuta. 22:00etan aterako dira danbor-jotzaileak Olazko Andre Mariaren plazatik, eta udaletxean herriko bandera igotzeko denak plazan elkartuko dira gauerdirako.
Umeen danborradan, berriz, danbor-jotzaileen hamar taldek parte hartuko dute San Sebastian egunez; 500 lagun inguru. 12:30ean hasiko dute danborrada, eta Aitor Expositok diseinatutako karroza aterako dute danborradarekin. Karrozaren aurtengo gaia Trikitia izango da.
Honakoa da sansebastianetako egitaraua:
Urtarrilak 19, ostirala, San Sebastian bezpera.
- 22:00. Helduen danborrada, Olazko Andre Mariaren plazatik irten eta herriko kaleetan zehar.
- 00:00. Talde guztiak elkartuta, plazan danborradako doinuak joko dituzte.
Urtarrilak 20, larunbata, San Sebastian eguna.
- 09:00. Goiz eresia herriko kaleetan, Izarraitz txistulari taldearekin eta Juan Antxieta musika eskolakoekin.
- 09:30. Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeek, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolako Txilibatuak taldeak kalejira egingo dute.
- 10:15. Udalbatza kalejiran joango da parrokiara.
- 10:30. Prozesioa, herriko kaleetan.
- 10:45. Meza nagusia, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian meza nagusia. Olazko Amari meza Parrokiako abesbatza, Azketa Ahots taldea eta Julian Barrenetxea abesbatzek abestuta, Javier Alberdik zuzenduta.
- 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Lopene.
- 12:30. Haurren danborrada eta karroza, Aranetik eta Artzubiatik irtenda. Aurtengo karrozaren gaia: Trikitia. Karrozaren egilea: Aitor Exposito Ibarmia.
- 16:30. Sokamuturra, kaleetan zehar. Ganadutegia: Lopene.
- 18:00. Hodei Magoaren Sentsazioak 2.0 ikuskizuna. Soreasu antzokian. Sarrera: 3 euro.
- 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Buztintzuriko Errebaletik abiatuta. Ibilbidea: Olazko Andre Mariaren Plaza, Goiko kalea, Donejakue kalea, Elizkalea, Enparan kalea, Erdikalea eta plaza.
- 00:00. Bandera jaistea Udal Musika Bandaren, eta helduen danborradako zazpi talderekin: Arrantzaleak, Gure Ametsa, Ardozaleak, Iraurgi saskibaloia, Mendizaleak, Barratsu eta Basazabal.
Urtarrilak 21, igandea.
- 16:30. Sokamuturra, kaleetan zehar. Ganadutegia: Bergarako Zezenak.
- 16:30. Zinema: Wonka filma. Lekua: Soreasu antzokia.