Zozketa

Hodei magoaren ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 11:16

Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Larunbatean, urtarrilaren 20an, Hodei Magoak Sentsazioak ikuskizun berria aurkeztuko du Soreasu antzokian, 18:00etan. Uztarria Gukak Kulturaz Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide