Gas isurketa ezeztatuta, anbulatorioa zabaldu dute

Intza Trula 2024ko urt. 16a, 17:15

Azpeitiko anbulatorioa hustu dute, gas isurketa gertatu zela uste zutelako. (Intza Trula)

14:45 aldera anbulatorioa hustu dute gas isurketa gertatu zela uste baitzuten. Ertzaintzak jakinarazi du suhiltzaileek egindako azterketen emaitzek ezezkoa adierazi dutela.

Suhiltzaileen azterketek gas isurketarik egon ez dela baieztatu ostean, anbulatorioa zabaldu dute berriz ere, eta normaltasunez ari dira lanean. 14:45 aldera irtenarazi dituzte osasun zentroan zeuden langileak eta herritarrak, gas isurketa gertatu zela uste baitzuten, eta ordutik debekatuta izan dute sarbidea.

Ez dakite, halere, zerk eragin duen gas usaina osasun zentroan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide