Baratzezaintza aholkularitza saioak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Kimubat taldeak elkarlanean datorren asterako. Lehenengoa urtarrilaren 22an izango da, Izarraitzpe baratze parkean 15:30etik 17:30era; bigarrena, aldiz, urtarrilaren 24an izango da, Otzaka baratze parkean 10:30etik 12:30era bitartean.
Saioetara bertaratzen direnek baratzeen inguruan dituzten zalantzak argitu eta horien inguruan aholkuak jasoko dituzte: besteak beste, baratzea modu ekologikoan nola landu, gaitzak nola tratatu eta landareei zenbat ur bota hitz egingo dute.
Doako aholkularitza saioak izango dira, publiko guztiari zuzendutakoak, eta ez da izena eman behar parte hartzeko.