Sansebastianak 2024

Haurrak hasi dira San Sebastian eguneko danborradarako prestatzen

Nerea Uranga

Haurren danborradako taldeek gaur egin dute aurreneko entsegua Izarraitz pilotalekuan. Bihar eta etzi ere izango dituzte saioak, 16:00etan hasita.

San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, 12:30ean hasita izango da haurren danborrada. Ekitaldi horretan hamar taldek parte hartuko dute, eta gaur egin dute aurreneko entsegua, 16:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Haurrek ere prestaketako hiru saio egingo dituzte, helduek bezala. Umeen hurrengo entseguak bihar eta etzi izango dira, ordu eta leku berean.

San Sebastian bezperan izango den helduen danborradako lehen entsegua joan den astean egin zuten, eta gainontzeko beste biak gaur eta bihar izango dituzte, 21:00etan, Izarraitz pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide