Sansebastianak 2024

Saltokiak eta kaleak ere, sansebastianetarako girotuta

Maialen Etxaniz

Asko dira sansebastianetako banderolak balkoietan zintzilik jarri dituzten herritarrak, eta dendariek dotore jantzi dituzte saltokietako atariak.

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta San Sebastian jaietarako, eta dagoeneko festa usaina nabari da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira herriko saltokietako erakusleihoak eta etxeetako balkoiak. Asko dira sansebastianetako banderolak balkoietan zintzilik jarri dituzten herritarrak, eta dendariek dotore jantzi dituzte saltokietako atariak. Danbor taldeen jantziak probestu dituzte batzuek, banderadunen banderak besteek. Eta, gainera, udal brigadako langileak sokamuturrerako hesiak jartzen ari dira egunotan herriko zenbait gunetan. Nabari da: hasi da sansebastianetarako atzera kontaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide