Sansebastianak 2024

Herritarrak orduak zenbatzen ari dira sansebastianetarako

Aitziber Arzallus - Urtzi Oteiza 2024ko urt. 17a, 13:43

Atzo, asteartea, egin zuten helduen danborrada prestatzeko bigarren entsegua. Kalean, Soreasu Deunaren parrokia atarian eta udaletxe plazan joko dituzten pieza guztiak entseatu zituzten atzo ere 30 taldeek. Gaur, asteazkena, egingo dute helduek hirugarren eta azken entsegua.

Ate joka dator San Sebastian eguna, eta horren bueltan, Azpeitian gogotik ari dira prestatzen egunaren bezperan egingo duten danborradarako. Helduek atzo, asteartea, egin zuten aurtengo bigarren entsegua, eta gaur egingo dute festaren atariko azkena. Zuzendariak eta danbor nahiz barrika jotzaileak gogotsu dira festarako, eta horren erakusle da atzo Izarraitz pilotalekua goraino bete izana; kantxan entseatzen nahiz harmailetan ikusten jendetza elkartu zen.

2024. urte honetan ere konpainiako zuzendarien ardura aurreneko hartuko duten zenbait herritar izango dira danborradan, eta horietako hiru dira Gure Ametsa taldeko Iraide Iriarte, Zezenzaleak taldeko Jon Olaizola eta Ardozaleak taldeko Joxe eta Julen Perez. Urduri bezain prest ikusten dute beraien burua lau zuzendariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide