23. Korrika

Azpeitiko Korrika batzordea osatzeko bilera egingo dute hilaren 23an

Maialen Etxaniz 2024ko urt. 18a, 12:09

2024ko Korrikaren aurkezpeneko irudia. (AEK)

23. Korrika iristear dago, eta horren antolaketarekin hasteko herri batzordea osatu nahi dute Azpeitian. Batzordearen helburua lanak banatzea izango da. Taldea eratzeko aurreneko batzarra hilaren 23an egingo dute, Dinamoa sormen gunean, 19:30ean. 

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. Korrikaren bueltako lanei aurre egiteko, Korrika batzordea osatu nahi dute Azpeitian, eta horretarako lehen hitzordua jarri dute. Bilkura hilaren 23an izango da, Dinamoa sormen gunean, 19:30ean hasita. 

Zaparraie euskara taldeak eman du deialdiaren berri. Azaldu dutenez, "Korrika herri mailako ekimen bat izanik, herriaren parte-hartzea ezinbesteko " ikusten dute . Herri batzordearen xedea ere jakinarazi dute: "Lana bi edo hiru lagunen gain jarri beharrean, lanak banatu eta denok apur bat eginez, antolaketa erraztea izango da helburua, elkarlan polit bat eratuz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide