Orduak besterik ez dira gelditzen San Sebastian egunari ongietorria emateko. Haurren txanda larunbatean izango da, eta herriko ikastetxeetako ikasleak gogotik ari dira prestatzen kalerik kale egingo duten danborradarako. Ordubete inguruko prestaketa egin zuten beraien taldeko zuzendarien eta Unai Frantzesena Azpeitiko musika bandako zuzendarien laguntzarekin.