Bihar, San Sebastian eguna dela eta, hondakin komertzialaren bilketa ordutegian aldaketa iragarri du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hain zuzen ere, hondakin organikoa jasotzen ohi baino lehenago hasiko dira; 09:00etan, zehazki. Horrenbestez, merkatariek ordu horretarako atera beharko dituzte organikoaren poltsak.