Zozketa

Uztarria Gukak zozkatu ditu Hodei magoaren ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 13:27

Bihar eskainiko du Sentsazioak ikuskizuna magoak, 18:00etan, Soreasu antzokian. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Bihar, larunbata, Hodei Magoak Sentsazioak ikuskizun berria aurkeztuko du Soreasu antzokian, 18:00etan. Uztarria Gukak Kulturaz Kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Unai Frantsesena eta Olatz Gorrotxategi bazkideek irabazi dituzte emanaldia zuzenean ikusteko sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide