Hotza egin arren, eguraldi eta giro bikaina izan da gaur, San Sebastian egunez, haurren danborradan. 12:30ean abiatu da danbor jotzaile gaztetxoen desfilea Olazko Andre Mariaren plazatik; Karmelo Etxegarai ikastolako ikasleek osatutako gastadoreen taldearen atzetik honako taldeak joan dira danborradan: Karmelo Etxegaraiko napoleoi gorriak, Iraurgiko Zumalakarregi taldea, Ikasberriko soldaduak, Iraurgiko mikeleteak, Karmelo Etxegaraiko napoleoi urdinak, Juan Antxieta musika eskola, Karmelo Etxegaraiko Bizkaiko tertzioak, Itsasi, Iraurgiko ezpatadunak eta Ikasberriko sukaldariak. Taldeen atzetik Trikitia gai izan duen karroza joan da. Aurten ere Aitor Expositok diseinatutakoa izan da.