Sansebastianak 2024

Jende asko ibili da San Sebastian eguneko sokamuturrean

Nerea Uranga 2024ko urt. 20a, 20:15

Lopene ganadutegiko zezenak ibili dira eguerdian nahiz arratsaldean. Bihar ere sokamuturra izango da, 16:30etik 20:00etara artean.

Lopene ganadutegiko zezenak ibili dituzte sokan gaur eguerdiko nahiz arratsaldeko sokamuturretan. 16:30etik 20:00etara artean izan da zezena herriko kaleetan, eta jende asko bildu da, bai hesien atzetik ikusteko, baita zezenean ibiltzeko ere.

Bihar arratsaldean ere sokamuturra izango da Alde Zaharreko kaleetan eta Artzubian. 16:30ean aterako dute zezena Erdikalearen barrenetik, eta 20:00ak artean ohiko ibilbidea izango du. Biharkoan Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak aterako dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide