Irudi bikainak utzi zituen San Sebastian bezperako helduen danborradak, eta horietako asko eta asko zuzeneko saio berezian eskaini zituen Gukak. 21:30ean hasita, hainbat erreportaje eman zituzten Uztarriak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak, eta 22:00etan hasita, berriz, zuzeneko irudien emankizuna egin zuten.
Ondoren, 23:15ean zuzeneko saio bereziari ekin zioten Nerea Arakistain eta Iñaki Odriozola kazetariek, eta horiek udaletxera igo ziren hainbat gonbidaturekin hitz egin zuten, hala nola Saioa Lizarralde eta Lurdes Alkorta Trikigiro elkarteko kideekin, Igor Aranbarri eta Alaitz Epelde aurtengo Kilometroak antolatuko dituen Azpeitiko Ikastola Ikasberriko artezkaritzako kideekin, Ivet Astiazaran eta Jon Galdos Zezenzaleak eta Oilo Soro taldeetako danbor jotzaileekin nahiz Mikel Odriozola Festa batzordeburuarekin eta Nagore Alkorta alkatearekin.
Halaber, zuzeneko emanaldian plazan danborradan parte hartzen ari ziren herritarrei galderak egiten aritu zen Maialen Etxaniz, eta hainbat izan ziren hitza hartu zutenak.
Hona hemen emanaldia oso-osorik.