Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko du ekainean Azpeitian

Maialen Etxaniz 2024ko urt. 22a, 10:59

Gorka Urbizu. (Ibai Arrieta)

Ekainaren 7an eskainiko du Hasiera bat diskoaren aurkezpen biraren barruko kontzertua Sanagustin kulturgunean. Asteazkenean jarriko dituzte sarrerak salgai. 

Gorka Urbizu musikariak Hasiera bat lana plazaratu zuen joan zen astean. Oihartzun handia hartu du Lekunberrikoaren proiektu berriak. Diskoa argitaratuta eta lehen elkarrizketak eskainita, gaur goizean jakinarazi du kontzertu bira egingo duela datozen hilabeteetan. Azpeitian egingo du geldialdietako bat Urbizuk. Hain zuzen, ekainaren 7an eskainiko du kontzertua Sanagustin kulturgunean. 

Asteazkenean, hilaren 24an, 12:00etan jarriko dituzte salgai sarrerak Kulturaz.eus webgunean. Oraindik ez dute jakinarazi kontzertuaren ordua eta sarreren prezioa, baina datozen egunetan joango dira informazio zehatzagoa aletzen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide