Azpeititik Lilatoira taldean joateko aukera sortu du Emakumeen Txokoak

Nerea Uranga 2024ko urt. 23a, 08:30

33. Lilatoiko irudi bat. (Joseba Parrin/Irutxuloko Hitza)

Martxoaren 3an izango da Donostian Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoia. Azpeititik elkarrekin joan nahi dutenek urtarrilaren 31rako eman beharko dute izena Emakumeen Txokoan. Taldean izena emanda, dortsala eta elastikoa Emakumeen Txokoan bertan hartzeko aukera izango da.

Azpeititik Lilatoira taldean joateko aukera sortu du Emakumeen Txokoak. "Lilatoia emakumeen lasterketa herrikoia da, eta kolektiboan emakumeon eskubideak aldarrikatzeko helburua du", adierazi dute Emakumeen Txokokoek, eta elkarrekin lasterketa egitera animatu ditu herriko emakumeak.

Lilatoira taldean joan nahi dutenek urtarrilaren 31 baino lehen izena eman beharko dute Emakumeen Txokoan edota 688 75 10 00 telefono zenbakian. Taldean irteteko izena ematen dutenek, Emakumeen Txokoan bertan dortsala eta kamiseta hartu ahal izango dituzte.

Martxoaren 3an izango da Lilatoia Donostian; bost kilometroko distantzia du lasterketak. Egun horretan, 09:30ean beroketak egingo dituzte, eta 10:25ean hasiko dute proba parte hartzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide