Baigera jubilatuen elkarteak jakinarazi duenez, apirileko bigarren astean Extremadurara egitekoak ziren bidaia atzeratu behar izan dute, "elkartearen esku ez dauden arazo batzuengatik". Horrenbestez, apirilaren 11tik 17ra egitekoak ziren bidaia, apirilaren 29tik maiatzaren 5era egingo dute.
2024rako prestatutako bidaien barruan egingo dute Extremadurara irteera Baigerakoek. Bi bidaia egingo dituzte, bata martxoan, hilaren 17tik 23ra, eta bigarrena apirilean, hilaren 11tik 17ra. Besteak beste, Caceres, Merida, Almendralejo, Jerte ibarra eta Hervas bisitatuko dituzte egun horietan.