Azpeitirako beste kontzertu bat iragarri du Gorka Urbizuk

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 24a, 18:31

Gorka Urbizu. (Ibai Arrieta)

Ekainaren 7an Sanagustin kulturgunean emango duen kontzerturako sarrerak gaur eguerdian jarri dituzte salgai eta segituan agortu dira. Arratsaldean, ekainaren 8an Sanagustinen bertan beste emanaldi bat egingo duela jakinarazi du. Bihar, osteguna, 12:00etan jarriko dituzte salgai bigarren kontzerturako sarrerak.

Hasiera bat bakarkako lehen diskoa aurkezteko kontzertu biraren sarrera guztiak gaur eguerdian jarri ditu salgai Gorka Urbizuk eta, espero zitekeenez, minutu gutxiren buruan agortu dira guztiak; tartean, musikari nafarrak ekainaren 7an Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertukoak.

Arratsaldean, ordea, emanaldi eta data berriak iragarri ditu Urbizuk birako toki gehienetarako, baita Azpeitirako ere. Sanagustinen emango duen bigarren kontzertua ekainaren 8an izango da, zapatuan, eta bigarren kontzertu horretarako sarrerak bihar, osteguna, 12:00etan jarriko dituzte salgai Kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide