Urteko lehen hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 26a, 08:45

Joan den azaroko elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde 19:00etan plazan elkartzeko deia egin du Azpeitiko Sarek.

Gabonetako ekintza bereziak eta Bilboko manifetazio nazionala atzean utzita, hileroko azken ostiraletako elkarretaratzeei berrekingo die Azpeitiko Sarek gaur, urtarrilak 26 eta hileko azken ostirala.

Ohiko tokian eta orduan egingo dute euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko 2024ko lehen elkarretaratzea: 19:00etan, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide