Zozketa

Uztarria Gukak zozkatu du 'Txapasen kaxa magikoa' liburu-diskoa

Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 10:01

Bazkideek atzo eguerdira arte izan zuten zozketan parte hartzeko aukera, eta dagoeneko erabaki da zein izan den sariduna.

Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa disko-liburuaren ale bat zozkatu du Uztarria Gukak bere bazkideen artean, Katxiporretaren eskutik. Disko-liburu berria azaroan aurkeztu zuten Zarauzko Modelo aretoan. Bazkideek atzo eguerdira arte izan zuten zozketan parte hartzeko aukera, eta zozketa egin ondoren, Edurne Aizpuru izan da irabazlea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide