Sanagustin dantzaleku izango da gaur

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 23a, 14:08

Sanagustin dantzaleku egitasmoko irudia. (Artxibokoa)

Hilero bezala, areto dantzek hartuko dute Sanagustin kulturgunea gaur, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa eta bachata doinuak dantzatzeko aukera izango da bertan. 

Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da gaur iluntzean. Hilero egin ohi duten moduan, 23:00etatik hasita askotariko areto dantzak egiteko elkartuko dira herritarrak; hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak dantzatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide