2023a emanaldi jendetsuekin agurtu zuen Kulturaz kooperatibak, eta 2024 ere joera berarekin hasi du; izan ere, dagoeneko agortu dira datozen hainbat kontzertuetarako sarrerak. Hain zuzen, bukatu egin dira Leon Benaventek otsailaren 3an eskainiko duen emanaldirako sarrerak baita Izaroren, Anestesiaren eta Gorka Urbizuren kontzertuetarako sarrerak ere. Izarok martxoaren 9an emango du zuzenekoa Soreasun, Anestesiak maiatzaren 4an Sanagustinen eta Urbizuk ekainaren 7an eta 8an Sanagustinen.
Datozen hilabeteetarako eskaintza ere bete-betea du Kulturazek. Besteak beste, Cala Vento, Habi, Kerobia, Janus Lester, Rüdiger, Amorante, Raimundo el Canastero, Nikotina, Kaos Etiliko, Neomak eta Desgaraian izango dira Azpeitian zuzenekoak eskainiko dituztenak.
Sarrerak eta kultur ekimenen inguruko xehetasun guztiak, Kulturaz.eus-en.